Zergatik ez hiria bizi? Zergatik ez kalean bizi?
Norbaitek inposatu digun bizimolde batean bizi gara, aurre definituak ditugun espazioetan elkar erlazionatzen gara, betiere gustokoen ditugun lekuak aukeratuz eta gainontzekoak baztertuz, baina zer gertatzen da leku horiekin??
Hiri hondakin moduan geratzen dira espazio horiek, bere garaian jendearen bizimoldeak edo nahiak kontuan hartu ez zirelako. Alferrikakoa da espazio eder bat sortzea "hilda" egongo bada hiritarren beharrak asetzen ez dituelako. Horregatik, proiektuak sortzeko baseak hiritarrek ezarri beharko lituzkete. Lekua ezagutzea bezain garrantzitsua da bertako biztanleriaren joerak ezagutzea.
Gure proiektuan ez dugu izango aukerarik hiritarren iritzia jakiteko, horregatik, programa ezberdin asko jaso beharko lituzke gure sorrerak. Hein handi batean, sekretua, programa bateragarriak elkartzean dagoela uste dut.
hona hemen aste honetan gurekin egon diren monoDestudiokoek eginiko bideo bat,
No hay comentarios:
Publicar un comentario