jueves, 3 de enero de 2013

EGITURAREN HAUSNARKETA

EGITURA izan da proiektu honetan nire buruhauste nagusia, baina bueltak eman hala egitura sistema batetara iritsi naizela uste dut. Zutabeak murrizteagatik hegaldura modura planteatu nahi izan nuen hasiera batean baina momentu handiak nituen eta  kantu izugarriak edo zertxa bat beharko nuke eraikina eusteko. Zertxak ordea eraikinaren kanpo izaera alda dezakeela uste dut.

Horregatik, aterki batetik etorri zait egituraren ideia, non karga guztiak erdiko zutabetik jaitsiko diren momentu handiak sahiestuz. Egitura "T" formako bat izango litzateke eta solairu ezberdinak bertatik zintzilikatuta egongo lirateke txotxongilo bat izango bailitzan. 

Sistema honekin, eraikinaren izaera mantendu ahal dudala uste dut, zutabea fatxadaren barnealdean ezkutatzea lortzen badut behintzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario