miércoles, 30 de enero de 2013

PARTEHARTZE SOZIALA

ZERGATIK EZ DUGU ERABAKITZEN NOLA BIZI NAHI DUGUN??

Zergatik ez hiria bizi? Zergatik ez kalean bizi?

Norbaitek inposatu digun bizimolde batean bizi gara, aurre definituak ditugun espazioetan elkar erlazionatzen gara, betiere gustokoen ditugun lekuak aukeratuz eta gainontzekoak baztertuz, baina zer gertatzen da leku horiekin??

Hiri hondakin moduan geratzen dira espazio horiek, bere garaian jendearen bizimoldeak edo nahiak kontuan hartu ez zirelako. Alferrikakoa da espazio eder bat sortzea "hilda" egongo bada hiritarren beharrak asetzen ez dituelako. Horregatik, proiektuak sortzeko baseak hiritarrek ezarri beharko lituzkete. Lekua ezagutzea bezain garrantzitsua da bertako biztanleriaren joerak ezagutzea.

Gure proiektuan ez dugu izango aukerarik hiritarren iritzia jakiteko, horregatik, programa ezberdin asko jaso beharko lituzke gure sorrerak. Hein handi batean, sekretua, programa bateragarriak elkartzean dagoela uste dut.

hona hemen aste honetan gurekin egon diren monoDestudiokoek eginiko bideo bat,


jueves, 24 de enero de 2013

martes, 22 de enero de 2013

IDEIAK ELKARBANATZEKO ATERPETXEA: CHARITÉ





BIRDS ATTACK!!










Ideia printzipala: erotzear dagoen grua, txoritokiaren egiturarekin mantentzea.
Egiturari dagokionez, altzairuzko kableak izango dira,
- Gruarekin beheko puntuetatik plazaren oinarrira doazenak txoritokiaren basea izango dira.
- Goiko puntuetatik, plazako posteen bukaeretara doazenak txoritokiaren estalkia izango dira.


Sarrera plazatik egiten da, plazaren alturatik 3metro jetxiaz, zintzilikatutako zubi batetik igaroaz, gruaren oinarrira iritsi arte.
Zubia, txoritokiaren azpitik eta kanpotik doa, bertatik doanak txoritokitik ez pasatzeko baina aldi berean bertara bistak edukitzeko.
Horrela, goiko plaza eta beheko gunearen arteko erlazio bat sortzen da, Marsellako biztanleek egunero erabili ahal izango dute.


Gure ematea maketa orokor bat izan da, bertan adierazi dugu argazki eta xehetasun maketa txiki batez guztia.
Argazkien bidez txoritokiaren barruko ikuspegiak erakutsi nahi izan ditugu:










jueves, 3 de enero de 2013

EGITURAREN HAUSNARKETA

EGITURA izan da proiektu honetan nire buruhauste nagusia, baina bueltak eman hala egitura sistema batetara iritsi naizela uste dut. Zutabeak murrizteagatik hegaldura modura planteatu nahi izan nuen hasiera batean baina momentu handiak nituen eta  kantu izugarriak edo zertxa bat beharko nuke eraikina eusteko. Zertxak ordea eraikinaren kanpo izaera alda dezakeela uste dut.

Horregatik, aterki batetik etorri zait egituraren ideia, non karga guztiak erdiko zutabetik jaitsiko diren momentu handiak sahiestuz. Egitura "T" formako bat izango litzateke eta solairu ezberdinak bertatik zintzilikatuta egongo lirateke txotxongilo bat izango bailitzan. 

Sistema honekin, eraikinaren izaera mantendu ahal dudala uste dut, zutabea fatxadaren barnealdean ezkutatzea lortzen badut behintzat.