martes, 26 de febrero de 2013

KALEA

     Hasiera batean eginiko planteamenduan, altzairuzko egitura bat proposatzen dugu, harresia eta fatxaden artean, sare bat osatuko duena. Sare horrek izango dituen errailetan, zintzilik egongo diren modulo ezberdinak, mugituko dira, horrela, konposizio eta espazio ezberdinak sortuz. 
     Erabilera bateragarriak aztertuko ditugu, modulu berdinekin erabilera ezberdinei erantzuna emateko helburuarekin.
     Azkenik eta eguraldiaren gora-beherei erantzuna emateko, errailen gainetik oihalak jartzea iruditu zaigu onena, mediterraneoko beste hiri batzuetan egiten den moduan, eguraldiaren arabera jaso edo zabaltzeko aukera ematen dutenak.


ERABILERA POSIBLEAK

1.- komertzioa
2.- taberna / terraza
3.- kontzertu / ikuskizun
4.- museoa
5.- auzokoen arropa lehortu
6.- atsedenleku
7.- herri bazkari / afari
8.- hitzaldiak eman
9.- manifestatu
10.- auzokoen balkoi
11.- feria ezberdinak
12.- jolastokia
13.- aire libreko zinea
14.- liburutegia
15.- kuadrilla arteko jokuak
16.- txapelketak
17.-  aterpetxe
18.- kiroldegi
19.- tailerrak
20.- goitibera txapelketa

No hay comentarios:

Publicar un comentario