miércoles, 31 de octubre de 2012

2.ARIKETAREN HASTAPENAK

       Klasean komentatu zen moduan PARTEKATZE ESKEMA bat egiten saiatu naiz. Nire ustez, partekatuko den eremuren bat, auzo eta hiriarekin partekatu beharra dago, hau da, espazio "flexible" bat izan behar da egoera ezberdinetara egokitzeko. Proiektu honen oinarri nagusietako bat hori antolatzea dela iruditzen zait.


martes, 30 de octubre de 2012

TXORITOKIA LOTUNE

        Garabia, goiko eta beheko espazioen arteko lotura egiteko erabiltzea pentsatu da, goiko plaza eta portuaren artean ezpaitago batere lotura ona. Marsellan izan ginenean bizi izan genuen nolako buelta eman beharra zegoen begien aurrean zegoen portura jaisteko.

        Bestalde, txoritokia egitean, nabarmenduko den egitura bakarra garabia izatea nahi dugu, horretarako, pasabidea trakzioan lan egiten duten elementu finez zintzilikatuko da.

        Azkenik, garabia flotantearen proiektuaren ondoko harresietara begira jarriko dugu, garabiaren puntak begiraleku modura ere lan egin dezan.


domingo, 7 de octubre de 2012

KULTURA MEDITERRANEARRAREN ERAKUSLEIHOA 2.0


Lehen ideiaren garapenarekin jarraitzean, 3 ARAZO  nagusi azaldu zaizkit.

  1. herrialdeen postuek bizkarra ematen die antzokiari eta alderantziz, antzokiak bizkarra ematen dio postuei. Hau da, bi erabileren artean ez dago harremanik.
  2. neurri horretako eraikin bat flotean mantentzeko, ur azpian, asko sartu beharra dago            (iceberg-aren moduan), ondorioz erabilera gabeko espazio handi bat geratu da erabili gabe.
  3. azkenik, egiturarekin ere arazoak ditu, flotantearen azpikaldea egiteko geometria oso nahasia.
ONDORIOZ: 
  1. Erabileren bateratzea, edo banatze logikoago bat billatu da.
  2. flotantearen azpikaldeari erabilera bilatu zaio
  3. forma nagusia sinplifikatu da, oinean zirkunferentzia batera sinplifikatuz, horrela egitura erradial batekin ebatzi ahal izateko.


AZALA:
Bestalde, kanpotik izango duen itxuraren hausnarketa egin da eta gotorleku itxura eman nahi izan zaio, Marsellako portuak babeserako dituen gotorlekuei beste bat gehitzeko. Horretarako Corten alzairuaz eginiko itxitura izango du.



ARGIZTAPENA:
Eraikinak duen galeria sabaitik argiztatzea erabaki da, horrela galeriaren bi hormak erabiltzea ahalbidetzen baitu. Bestalde, ur azpian geratzen den esposaketa gunea galeriako beirazko zorutik argiztatu da.




martes, 2 de octubre de 2012

KULTURA MEDITERRANEARRAREN ERAKUSLEIHOA

Mediterranear kultura ezberdinak jendartean erakusteko bi sistema bateratu dira: antzokia+postuak


Antzokia: Flotantean eragin gehien izango duen elementua, fotantearen forma eta postuen kokapena baldintzatuko baitu; bertan, kultura ezberdinetako ikuskizunak emango dira.


Postuak: antzokiaren atzekaldean, perimetroan jarri dira herrialde bakoitzak bere kultura ezagutzera emateko.