martes, 25 de junio de 2013
lunes, 27 de mayo de 2013
VAUBAN BIRZIKLATUZ

VAUBAN BIRZIKLATUZ
Ikasturtea amaitzeko Marseilako Vauban eremua berrantolau, berreskuratu behar izan dugu. Gune honek, duen proportzio eta erdigunearekiko gertutasunagatik, Marseilan garrantzia handia du.
Gure eremua, Corderie etorbideak, Pier Puget kaleak eta harresi zaharrak mugatzen dute eta eremuaren barnean 3 elementu edo espazio nagusi daude: mendixkako parkea, behekaldeko espazio publikoa eta erabilera anitzeko eraikin bat.
3 elementu hauen arazo nagusia ordea independenteki funtzionatzen dutela da, horregatik, helburu nagusia, espazioari hiri osoan garrantzia ematea eta 3 espazioen bateragarritasuna lortzea izan da.
Argiztapenaren arazoari aurre egiteko iada dauden bi eraikinak moldatu beharra ikusi dut. Horregatik, proiektuaren garapena baldintzatuko dute. Pixkanaka eginiko aktuazioen bitartez proiektua garatzea izan da oinarri bat. Hori dela eta 5 fasetan banatu dut proiektua, zeinek eraikin zaharren ustutze prozesua eta berriaren eraikitzea baldintzatuko duten.
Eraikin berriak, beste arazoak konpondu nahi ditu, hau da, kale izaera handiagoa ematea Corderie etorbideari eta 3 elementuen batasuna lortzea. horretarako eraikinak hustu/betetzeaz gain, mendixkaren zati bat moldatu da, eraikin berriaren atzekaldean oinezko kale edo parke lineal bat sortuaz. Mendixkako berdegunea pixkanaka degradatzen joan naiz, eraikin txikiaren estalki berdetik hasi eta parke linealean zuhaitzen bidez bukatuaz.

Kota aldaketa bat suertatu zait eraikin zaharren eta parke linealaren artean, eta hori lurpeko aparkaleku batzuk egiteko aprobetxatu dut, besteak beste, eraikin berria eraikitzean, Corderie etorbideko hainbat aparkaleku galtzen direlako. Aparkaleku ilun batzuk ez izateko, argi zulo batzuk egin ditut patio modura.

Kota aldaketa bat suertatu zait eraikin zaharren eta parke linealaren artean, eta hori lurpeko aparkaleku batzuk egiteko aprobetxatu dut, besteak beste, eraikin berria eraikitzean, Corderie etorbideko hainbat aparkaleku galtzen direlako. Aparkaleku ilun batzuk ez izateko, argi zulo batzuk egin ditut patio modura.
Erabilera anitzeko eraikinari jarraipen moduan planteatu dut eraikin berria, azpikaldean komertzioa duelarik kaleko aktibitatea areagotzeko. Eraikinaren zokalo moduan planteatu dut komertzioa kota aldaketa hori baliatuz. Erabilera anitzeko eraikina, zokalo honen gainean joango da.
Erabilerak honakoak dira: ikastetxearentzat gelak, ikastetxearentzat aretoa, taberna, igerilekua, aldagelak, chil out eremua, restaurantea, sukaldea, bulegoak, erabilera anitzeko gelak, hiriarentzat areto nagusi bat eta aretoaren kamerinoa. Hauez gain, lehen esan bezala, komertzioa behe solairuan.
Hona hemen 3Dko iruidi batzuk:
lunes, 29 de abril de 2013
martes, 16 de abril de 2013
miércoles, 27 de marzo de 2013
martes, 5 de marzo de 2013
martes, 26 de febrero de 2013
KALEA
Hasiera batean eginiko planteamenduan, altzairuzko egitura bat proposatzen dugu, harresia eta fatxaden artean, sare bat osatuko duena. Sare horrek izango dituen errailetan, zintzilik egongo diren modulo ezberdinak, mugituko dira, horrela, konposizio eta espazio ezberdinak sortuz.
Erabilera bateragarriak aztertuko ditugu, modulu berdinekin erabilera ezberdinei erantzuna emateko helburuarekin.
Azkenik eta eguraldiaren gora-beherei erantzuna emateko, errailen gainetik oihalak jartzea iruditu zaigu onena, mediterraneoko beste hiri batzuetan egiten den moduan, eguraldiaren arabera jaso edo zabaltzeko aukera ematen dutenak.
ERABILERA POSIBLEAK
ERABILERA POSIBLEAK
1.- komertzioa
2.- taberna / terraza
3.- kontzertu / ikuskizun
4.- museoa
5.- auzokoen arropa lehortu
6.- atsedenleku
7.- herri bazkari / afari
8.- hitzaldiak eman
9.- manifestatu
10.- auzokoen balkoi
11.- feria ezberdinak
12.- jolastokia
13.- aire libreko zinea
14.- liburutegia
15.- kuadrilla arteko jokuak
16.- txapelketak
17.- aterpetxe
18.- kiroldegi
19.- tailerrak
20.- goitibera txapelketa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
















































