Ideia abstraktu hau pixkanaka programara egokitzen ari naiz, bizigarria egiten hain zuzen. Horretarako egitura bat pentsatzen nabil, eraikinaren formagatik berezi samarra izango dena. Bestalde espazio lauak sortu ditut eremu ezberdinak sortzeko. Aurre ideia bat egiteko irudi batzuk sortu ditut:
viernes, 30 de noviembre de 2012
IBILBIDEA OINARRI
Proiektuari nondik heldu asmatzen ez nuenez, maketarekin saltseatzen hasi naiz eta blogera egin nuen azken igoerari helduta ibilbide bat sortzea erabaki dut, gora egin hala eremu pribatuagoetara joaten dena hain zuzen. Horrela emaitza honetara iritsi nintzen:
jueves, 22 de noviembre de 2012
IKUSPEGI ETA PERSPEKTIBAK
Sarrera honekin, La charitéko eremuak dituen ikuspegi eta perspektiba ezberdinak erakutsi nahi ditut, proiektatuko dugun eraikinaren lehen itxura, horien arabera moldatu beharra dagoela iruditzen baitzait.
Bestalde, perspektibak erabiliz, ibilbideak sor daitezke altxorraren bila jokuaren moduan, pistak bilatuz. Pista horiek perspektibak izan daitezke, bilatu ahala gauza ezberdinak aurkituz aurrera egin dezakezularik.
Bestalde, perspektibak erabiliz, ibilbideak sor daitezke altxorraren bila jokuaren moduan, pistak bilatuz. Pista horiek perspektibak izan daitezke, bilatu ahala gauza ezberdinak aurkituz aurrera egin dezakezularik.
Perspektibaren joku hau eraikinaren barrura ere eraman daiteke, Miesek, Le Corbusier, Wright... eta beste hainbatek bere garaian egin zuten moduan
lunes, 19 de noviembre de 2012
HORMETATIK ZINTZILIK
Gaur klasean ikusitakoaren inguruko beste adibide batzuk, Cuencako etxe zintzilikatuak, hain zuzen ere. Emaitza ikusgarria benetan, baina eraikuntza ikusgarriagoa izango zen seguraski.
lunes, 12 de noviembre de 2012
KAPen inguruan
Karrera amaierako proiektua gainditzeko aspektu garrantzitsuenetakoa gure proiektua ongi saltzen jakitea da. Panela oso garrantzitsua da, proiektuaren lehen inpresioa bertan hartzen baitugu.
Klasean ikusi ditugun proiektuetan eta argazkian ikusten den beste honen moduan aurkezpen ordenatua eta gehiegi kargatu gabea izatea egokia da proiektua ulergarriagoa izateko. Panel askotan iruditu zait "betelaneko" elementuak zeudela, hau da, irudi handiegiak, informazio gutxiko elementuak...
Nire burua aspektu honetan ikusten dut gaizkien, hau da, zer erakutsi, nola, zenbaterainoko zehaztasuna... eraikuntza xehetasunak eta honen ingurukoak azkenean ikasten diren gauzak dira eta lan handia eskatzen dutenak, baina denborarekin hartuz gero, emaitza on batera iristea lor daiteke. Panela ordea, praktikarekin, behin eta berriz egitearekin ikasi behar dela uste dut, beraz badut zeregina.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)











