- herrialdeen postuek bizkarra ematen die antzokiari eta alderantziz, antzokiak bizkarra ematen dio postuei. Hau da, bi erabileren artean ez dago harremanik.
- neurri horretako eraikin bat flotean mantentzeko, ur azpian, asko sartu beharra dago (iceberg-aren moduan), ondorioz erabilera gabeko espazio handi bat geratu da erabili gabe.
- azkenik, egiturarekin ere arazoak ditu, flotantearen azpikaldea egiteko geometria oso nahasia.
ONDORIOZ:
- Erabileren bateratzea, edo banatze logikoago bat billatu da.
- flotantearen azpikaldeari erabilera bilatu zaio
- forma nagusia sinplifikatu da, oinean zirkunferentzia batera sinplifikatuz, horrela egitura erradial batekin ebatzi ahal izateko.
AZALA:
Bestalde, kanpotik izango duen itxuraren hausnarketa egin da eta gotorleku itxura eman nahi izan zaio, Marsellako portuak babeserako dituen gotorlekuei beste bat gehitzeko. Horretarako Corten alzairuaz eginiko itxitura izango du.
ARGIZTAPENA:
Eraikinak duen galeria sabaitik argiztatzea erabaki da, horrela galeriaren bi hormak erabiltzea ahalbidetzen baitu. Bestalde, ur azpian geratzen den esposaketa gunea galeriako beirazko zorutik argiztatu da.




No hay comentarios:
Publicar un comentario